Urdinarbeko Eskolarekin proiektua

Urdinarbeko herriko etxeak eta eskolako erakasleek eskolako pareta apaindu nahi zuten haurrekin.
Fresko horren egiteko, haurren gidatzea galdegin didate.
Freskoa zurrezko tauletan izanen da eta gero taula horik eskolako paretan ezarrik izanen dira.


Erakasleek Euskal Herriko mitologia eta Xiberoko kulturako pertsonaiak hautatu dituzte (Tartaro, Lamina, maskaradaren pertsonai desberdinak, herriko kabaleak, etb...).


Pertsonaien alde barnea artista desberdinen maneran margotuko dituzte (Picasso, Miro, Keith Harring, Klimt etb...).



Proiektu hori egin baino lehen, haurrek bere erakasleekin artista desberdinak gelan landu dituzte eta paperetan trebatu dira.


Fresko hori urtarrilan hasi da. Asteazken oroz Urdinarbeko eskolarat banoa maiatza arte. Freskoaren estreina musikaren egunean izanen da.


Jarraipena ondoko zenbakian...


Aucun commentaire: