"Erran-merrana", Elkar argitaletxea


"La rumeur" liburuak -P'tits Bérets argitaletxea, Nancy Guilbert idazlariarekin- bere bidea segitzen du ; izan ere euskaraz atera berri da Elkar argitaletxean : "Erran-merrana" du izena.

Herrian, goizean, berriak dabiltza airean. 
Gorka eta Mikel, munduko lagunik onenak, hizkatu omen dira ! Erran-merrana badabil, etxez etxe, dendaz denda : denak kezkatzen dira, bakoitza bere gisara. Zuzen ala oker… usteak ustel? (+ 5 urte)


Hiru sinaketa eginen ditut :

  • abenduaren 2an, 16:30etik goiti Baionako Elkar dendan ;
  • abenduaren 9an, 10:00etatik goiti, Mauleko Xibero Bio dendan ;
  • abenduaren 16an, 10:00etatik goiti, Amikuzeko mediatekan (+ arte tailer bat).

Il vient de sortir en langue Basque chez Elkar : "La rumeur" -P'tits Bérets Éditions, écrit par Nancy Guilbert- devient "Erran-merrana".



Au village, ce matin, les nouvelles vont bon train. Il paraît que César et Gabin, les meilleurs amis du monde, se seraient disputés ! La rumeur est colportée de voisin en voisin, de commerce en commerce : tout le monde s’inquiète à sa façon. Oui, mais... Ont-ils raison ? (+ 5 ans)
Je serai en dédicaces :


  • chez Elkar à Bayonne le 2 décembre à partir de 16h30 ;
  • à Xibero Bio à Mauléon le 9 décembre à partir de 10h ;
  • à la Médiathèque Intercommunale d'Amikuze le 16 décembre à partir de 10h (+ atelier créatif).

Urdinarbeko Eskolarekin proiektua

Urdinarbeko herriko etxeak eta eskolako erakasleek eskolako pareta apaindu nahi zuten haurrekin.
Fresko horren egiteko, haurren gidatzea galdegin didate.
Freskoa zurrezko tauletan izanen da eta gero taula horik eskolako paretan ezarrik izanen dira.


Erakasleek Euskal Herriko mitologia eta Xiberoko kulturako pertsonaiak hautatu dituzte (Tartaro, Lamina, maskaradaren pertsonai desberdinak, herriko kabaleak, etb...).




Pertsonaien alde barnea artista desberdinen maneran margotuko dituzte (Picasso, Miro, Keith Harring, Klimt etb...).



Proiektu hori egin baino lehen, haurrek bere erakasleekin artista desberdinak gelan landu dituzte eta paperetan trebatu dira.




Fresko hori urtarrilan hasi da. Asteazken oroz Urdinarbeko eskolarat banoa maiatza arte. 
Freskoaren estreina Musikaren Egunean izanen da.



Nire partea izan da haurrer esplikatzea zer egin behar zuten, nola hartu pintzel bat, nola ezarri tindua...



Beraz, kolore primarioak manatu ditugu eta beste koloreak egin ditut (arrosa, ubela, gaztaina, berdea etb...)




Lehenik, haurrek pertsonaiaren inguruak arkatzarekin egin dute zurrezko taulen gainen (ttipirendako nik ditut inguruak aintzinetik egin).
Gero, mendiak eta kabaleak gehitu dituzte.
Bigarren denboran inguruak beltzez berriz pasatu dute.






Azken denboran, eskolako tituluak ezarri dut pareta gainean.






Proiektu hori biziki interesgarria zen, haurrak maitagarriak eta biziki motibatuak ziren.
Momentu onak pasatu ditut haur, erakasle ta laguntzailekin.
Eskerrik hanitx !